XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
126. MAIATZAREN 31KO 3/1990 LEGEA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRARITZAREN ARIEL ETA HERRI-PREZIOEI BURUZKOA
Euskadiko Autonomi Elkartea dirubideen aldetikako burujabe da bere agintepideak egiteratzeko eta erabiltzeko. Konstituzioaren 156.1 atalak agintzen duenez, 157. atalak, bere 1.b) txatalean.
Autonomi Elkarteen diru-eskuarteak horien berenezko zergapide, ariel eta berarizko zergek osatzen dituztela zehazten duela.
Autonomi Estatutoak, bere 42. atalean Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren diru-sarreren zerrenda ematean, Konstizuzioaren 157. atalak eta Autonomi Elkarteen Dirubideei buruzko Oinarrizko Legeak zehazten dituztenak hartzen ditu.
Autonomi Elkarteen Dirubideen irailaren 22ko 8/1980 Oinarrizko Legearen 4.1 eta 7.1 eta 2. atalen idazkera berria ematen duen apirilaren 13ko 1/1989 Oinarrizko Legeak, lehen esandako 4.1 atalaren b) zatian, arielak sartzen ditu, berenezko zergapide eta berarizko zergekin batean, haien diru-eskuarteen artean.
Halaber, 4.1 atalaren h) zatiak,
7 ataleko 1 zenbakipean egiten den arielaren legezko zerdenaren zermugapen berria lege honen 5. atalean sartzen da.
Horrek, 2 zenbakipean,
Eta bukatzeko, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolaerei buruz indarren dauden lege-manuen Bateratutako Idazkeraren lehenengo atalak dionez,
Horrela zedarritutako lege-esparruaren barruan.
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren ariel eta herri-prezioak idazki bakar baten araupetzea bidezkoa da.
Lege honek herri-ariel eta prezioen jaurpide izango diren oinarri-irizpideak jarri eta ariel guztien banakako antolakuntza egiten du, horiek geroan eskuratu daitezkeen ihardun eta zerbitzuei datxezkien arielekin erabili ahal izatearen kaltetan gabe.
Orain lakatu daitezkeen arielak lege-mailako arauz birrantolatzea, elkarkidekatzea eta biltzea beharrezko gertatzen da, haien nondikakoa dena dela, horiei buruzko araupidetza askotarikoa eta korapilotsua izateaz gainera batzutan jadanik zaharkituta bait dago.